40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AIEGI

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela erabaki zuen hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2009 Foru Legearen 267. eta 274. artikuluetan eta horiekin bat heldu diren bertze arauetan xedatuarekin bat.

Hasiera batean onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan.

Erreklamazioak egiteko jendaurreko epea iraganda, inork batere aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aiegiko Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hona hemen aipatu aurrekontuaren edukiaren laburpena, kapituluz kapitulu.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 371.300,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 73.200,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 508.900,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 42.800,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 10.600,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 111.600,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 212.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.430.800,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 472.000,00 euro.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 562.600,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 75.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 45.700,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 213.000,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 62.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.430.800,00 euro.

Aiegin, 2009ko martxoaren 5ean.-Jarduneko alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0911384