40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIBAR

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2009ko martxoaren 6an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Oibarko Udaleko 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1.990 Foru Legeko 269-276 artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikulua eta ondorengoak.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Oibarren, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0911508