40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

CORTES

Cortesko Udal Planeko P1 sektorea desjabetzeko prozedurak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena eta baterako tasazio sistema bidezko proiektuaren hasierako onespena

17/2009 Ebazpena, otsailaren 17koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuarena, zeinaren bidez baietsi edo ezetsi baitira nahitaezko desjabetzeari buruzko espedientearen hasiera eta ukituriko ondasun nahiz eskubideen zerrendaren behin-behineko onespena iragartzeko jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Ondoren aipatzen diren alegazioak baiestea, nahitaezko desjabetzeari buruzko espedientearen hasiera eta ukituriko ondasun nahiz eskubideen zerrendaren behin-behineko onespena iragartzeko jendaurreko epean aurkeztutakoak; hori guztia, espedientera bildutako txostenarekin bat, zeina erabaki honi eta eranskineko zerrendari gaineratu baitzaio.

-1. alegazioa: María Carmen Rincón Huerta. 315. lurzatia. Edukia: %37,67ra igo da titulartasun indibisoaren ehunekoa.

Txostena: eskatzen duen ehunekoaren frogagiriak erantsi dira.

Alegazioa baietsi da.

-2. alegazioa: Jose María Belío Cuairán, Angeles Belío Cuarián eta Josefa Belío Cuairán senideen jaraunsleak; María Pilar Huerta Villafranca, María Teresa Belío Cuairán, Gracia María Belío Guerrero, José Belío Guerrero, María Nieves Belío Guerrero eta César Belío Marqués. 314. lurzatia. Edukia: akatsak bai titularrei bai titulartasunaren %ekoei dagokienez.

Txostena: Jaraunspen bidezko titularren frogagiriak erantsi dira. Titulartasunaren ehunekoari dagokionez, ekarritako azken eskrituretan behin-behinekoz onetsitako ehunekoak agertzen dira; hortaz, bere horretan geldituko dira, nahiz eta kontua argitzeko aukera izan gero.

Alegazioa hein batean baietsi da.

-3. alegazioa: Ignacio Alcega Hernándezen jaraunsleak. 499. lurzatia. Edukia: Akatsak titularrei dagokienez.

Txostena: Jaraunspen bidezko titularren frogagiriak erantsi dira.

Alegazioa baietsi da.

Bigarrena.-Ondoren aipatzen diren alegazioak ezestea, nahitaezko desjabetzeari buruzko espedientearen hasiera eta ukituriko ondasun nahiz eskubideen zerrendaren behin-behineko onespena iragartzeko jendaurreko epean aurkeztutakoak; hori guztia, espedientera bildutako txostenarekin bat, zeina erabaki honi eta eranskineko zerrendari gaineratu baitzaio.

-4. alegazioa: José Alcega Hernándezen jaraunslea. 500. lurzatia. Edukia: akatsak, titularrei dagokienez eta ukituriko ondasun bat sartu gabe.

Txostena: Jaraunspen bidezko titularren frogagiriak erantsi dira. Ukituruko ondasunari dagokionez, ekarritako baimena gorabehera "kontzesiodunak behar den udal lizentzia eskuratzeko beharra dauka", eta lizentziarik ez dagoenez, legez kontrakoa da.

Alegazioa ezetsi da.

Hirugarrena.-Behin betikoz onestea desjabetzearen xede diren eta, hortaz, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, haien guztien onura publikoa eta okupatu beharra aitortuz; hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruko Legearen 21. artikuluan eta hurrengoetan eta 35/02 Foru Legearen 127.2 artikuluan ezarritakoarekin bat eta honekin batera doan eranskinari jarraikiz.

Laugarrena.-Hasiera batez onestea Cortesko Udal Planeko P1 sektorearen esparruan sarturiko ondasun eta eskubideak, sistematik eta desjabetzetik kanpo gelditzeko eskatu dutenak, nahitaez desjabetzeko proiektua. Baterako tasazio sistema finkatu da, Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 202. artikuluan aurreikusi bezala. Hona hemen bertan bildutako agiriak:

a) Industrialdearen determinazioa, desjabetu beharreko esparruaren mugaketaren arabera, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, behin betikoz onetsia.

b) Prezioen ezarpena, hirigintzako kalifikazioaren araberako lurzoruaren sailkapena barne.

c) Banan-banako prezio-orriak, finka bakoitzarenak; lurzoruaren balioa eta dauden eraikin, obra, instalazio eta landareena biltzen dituztenak.

d) Bestelako kalte-ordainen balio justuaren orriak.

Bosgarrena.-Desjabetze proiektua jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratuta, interesdunek titulartasunari eta beren eskubideen balioespenari dagozkien erreklamazio eta oharrak egin ditzaten.

Seigarrena.- Erabaki hau banan-banan jakinaraziko zaie ukitutako ondasun eta eskubideen titular guztiei, eta hitzez hitzeko prezio-orria eta balorazio irizpideak finkatzeko proposamena igorriko zaizkie, alegazioak egin ditzaten jakinarazpenetik hilabeteko epean.

Zazpigarrena.-Udal erabakiaren aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ekintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Udal planeko 1. sektorearen exekuzioak ukituta, desjabetzea eskatu duten ondasun eta eskubideen zerrenda

POLIGONOA

LURZATIA

LURZATIAREN AZALERA

ERREGISTROKO TITULARRA

TITULARRAren %

2

314

11.546,37

Jose María Belío Cuairan

Jaraunsleak:

Concepción Belío Martín: %1,66

María Pilar Belio Martín: %1,66

María Teresa Belío Martín, %1,66

%5,00

Angeles Belío Cuairan

Jaraunsleak:

José Luis Vera Belío: %1,25

Miguel Angel Vera Belío: %1,25

Francisco Javier Vera Belío: %1,25

Jesús María Vera Belío: %1,25

%5,00

Antonio Lalaguna Blanco

Jaraunsleak:

María Pilar Huerta Villafranca: %1,39

Alberto Lalaguna Huerta: %0,695

Eduardo Lalaguna Huerta: %0,695

%2,78

Florencio Blanco Belio

%8,33

Josefa Belio Cuairan

Jaraunsleak:

José Pueyo Belío: %1,66

Jesús Enrique Pueyo Belío: %1,66

Josefina Pueyo Belío: %1,66

%5,00

María Teresa Belío Cuadran

%5,00

Patrocinio Belio Urdaniz

%5,00

Julia Ciriza Blanco

%2,78

María Pilar Huerta Villafranca

%2,78

Gracia María Belio Guerrero

%1,67

Jose Belio Guerrero

%1,67

María Nieves Belio Guerrero

%1,67

Julia Ciriza Blanco

%1,39

César Belío Marques

%1,67

2

315

10.410,64

Javier Huerta Huerta

%5,50

Santiago Huerta Bosqued

%3,67

Angel Rincón Huerta

%3,67

Andres Rincón Huerta

%3,67

María Carmen Rincón Huerta

%3,67

Pedro José Bona Ruberte

%5,50

Javier Bona Rebuerte

%5,50

2

318

2.519,32

Mariano León De Gaviria Minuesa

%100,00

2

323

1.896,04

María Uriel Hernandez

%0,00

2

499

1.227,58

Alcega Hernandez Ignacio

Jaraunsleak:

Ignacio Alcega Cerdan %3,3

Angel Alcega Cerdán %3,3

Juan Carlos Alcega Cerdán %33,3

%100,00

2

500

1.399,99

Alcega Hernandez Jose

Jaraunslea:

Rufina Rojo Martín

%100,00

2

BIDEAK

2.666,22

Cortesko Udala

%100,00

Cortesen, 2009ko otsailaren 18an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

L0910541

Iragarkiaren kodea: L0910541