40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UXUE

Harategiko kalea zolatzeko lanen lizitazioa

1. Entitate esleitzailea: Uxueko Udala.

2. Kontratuaren xedea: "Harategiko kalea zolatzeko" lanak egitea. Lanak egiteko epea: 2 hilabete, gehienez.

3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa eta irekia.

4. Lizitazioaren aurrekontua: 20.700,77 euro (BEZa barne).

5. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: Uxueko Udala. Udal plaza, 1, 31496 Uxue.

6. Kontratistaren baldintza berariazkoak: baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazitakoak (ez da sailkapena eskatzen).

7. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: apirilaren 4tik 22ra.

8. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza agirian adierazitakoa.

9. Aurkezteko tokia: eskaintzak Uxueko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

10. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratu ahal diren agiriak: http//www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios /Portal+Contratacciones/

Uxuen, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L0912731