40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MIRANDA ARGA

Kontratuaren behin-behineko esleipena, Toki Inbertsioko Estatu Funtsean sartutako obrarako (9/2008 Errege Lege-Dekretua)

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Osoko Bilkurak 2009ko martxoaren 25ean hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:

Xedea: Miranda Argako Udalaren hilerria handitzea.

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz. Presako tramitazioa.

Enpresa esleipen-hartzailea: Construcciones Iturmendi-Sanz, S.A.L., Miranda Arga (Nafarroa).

Esleipenaren zenbatekoa: 141.517,24 euro (BEZa kanpo).

Miranda Argan, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0912817