40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEITZA

Kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Leitzako Udaleko Batzarrak 2009ko martxoaren 27an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legearen bidez sortutako toki inbertsioko Estatu Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Xedea: Leitzako udaletxea moldatzeko eta traba arkitektonikoak ezabatzeko obren kontratua. Esleitzeko modua: prozedura irekia, presako tramitazioarekin. Esleipenaren prezioa: 298.468,98 euro, BEZa barne. Esleipen hartzailea: Construcciones Gañarbe, S.L.

Argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete
daitezen.

Leitzan, 2009ko martxoaren 30ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0912824