II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
TORRALBA DEL RÍO
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Torralba del Rioko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Torralba del Rion, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.
Iragarkiaren kodea: L0911389