40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate-burutzaren delegazioa

2009ko otsailaren 26an, Iruñerriko Mankomunitateburuak 69/2009 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Mankomunitateko estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, presidenteordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Erregelamendu Organiko eta Funtzionamenduarenaren 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, hala nola, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

Mankomunitate-burua ez denez egonen 2009ko otsailaren 27tik 2009ko martxoaren 2ra arte, bi egun horiek barne.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. Aipatu erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko presidenteorde José Ricardo Pérez Torranorengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2009ko otsailaren 27tik 2009ko martxoaren 2an arte, bi egun horiek barne.

3. Delegatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruña, 2009ko otsailaren 26a.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0911159