40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Alkatetza beste baten esku uztea

Alkatetzak 2009ko otsailaren 19an emandako ebazpenaren bidez (otsaila, 48/2009), honako erabaki hau hartu da:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43 eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehena.-Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzetarako, Inmaculada Del Río Lorea lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo otsailaren 21etik aitzina, Berriozarko udalerritik kanpo naizen bitartean.

Bigarrena.-Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Berriozarren, 2009ko otsailaren 20an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0910809