40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERA

Euskaraz dakien administrari bat funtzionario gisa
eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia.
Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, administrari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Aitziber Abasolo Larrazabal izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izangai proposatuak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiko 7.2 oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an).

Bera, 2009ko otsailaren 27a.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0911318