40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Araua, Aste Sainduko hiri kanpaldien zerbitzua egiteko prezio publikoen gainekoa. Onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Aste Sainduko hiri kanpaldien zerbitzua egiteko prezio publikoen gaineko araua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Araua, Aste Sainduko hiri kanpaldien zerbitzua egiteko prezio publikoen gainekoa

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. artikulua. Nork ordaindu behar.

Udal honek antolatzen dituen hiri kanpaldien barnean sartzen diren zerbitzuez baliatzen direnek ordainduko beharko dute arau honetan ezarritako prezio publikoa, horien gainean baita arau hau.

3. artikulua. Tarifak.

Prezio publikoen tarifak hiri kanpaldi honetan egiten diren zerbitzuen arabera ezarriko dira, eta ez dira murriztuko epigrafe bakoitzak iraun behar duen denboran.

I. epigrafea.-Kirol eta aisia jarduerak, genero ikuspegitik:

-Izen ematea: prezioa, 44 euro.

II. epigrafea.-Jantokia:

-Izen ematea: prezioa, 25 euro.

III. epigrafea.-Haurtzaindegia:

-Izen ematea: prezioa, 5 euro.

4. artikulua. Hobariak.

Aitzineko artikuluko I. epigrafeari (Kirol eta aisia jarduerak) dagozkion tarifak %10 murriztuko dira familia unitate berak bigarren kide baten izen ematea egiten duenetik aitzina.

Murrizketa horiek batera aplika daitezke.

5. artikulua. Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.

1.-Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egiten hastetik sortzen da. Hala ere, haren zenbateko osoa aurretik ordaintzeko galdatuko da, zerbitzu horren aitzin, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 34. artikuluari jarraikiz.

2.-Udalak izendatzen dituen finantza entitateen bidez ordainduko dute prezio publikoa zerbitzu edo jardueren onuradunek.

3.-Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

4.-Entitateak aitzineko atalean aurreikusitako mugaren azpitiko prezio publikoak finkatzen ahalko ditu, horretarako arrazoiak badaude eta horiek gizarte, ongintza, kultura edo interes publikokoak badira. Hori egin ahal izateko, aurrekontuan behar den dirua izendatu beharko da gelditzen den kendura berdindu beharrez.

5.-Aipatu epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu bidez galdatuko dira, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorrean xedatuari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L0911388