40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako udal ikastetxean eskolatzeagatik, familiek ordaindu beharreko hilabeteko tarifak

Oltza Zendeako Udalak, 2009ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Oltza Zendeako Udaleko 0-3 urte bitarteko haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala baliogabetzea.

Bigarrena.-Oltza Zendeako Udalean, 2009/2010 ikasturtean eta ondokoetan aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak arlo honetan onesten dituen tarifak; alegia, udalen Haur Hezkuntzako ikastetxeetan eskolatzeagatik familiek ordaindu beharko dituzten hileko gehieneko tarifak.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki oholean ezartzea.

Oltza Zendean, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0910747