40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2009ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, 3. poligonoko 93tik 106ra bitarteko lurzatietan (Pascual Oñate kalea) baimendutako gehieneko garaiera handitzeko, ondotik ezartzen den bezala:

"Dokumentu hau idatzi da Udalaren eta aldaketa honek ukitzen dituen jabeen artean sinatutako hitzarmena betetzeko. Honen bitartez kalearen zabalera handitu da puntu horretan.

Kalea zabaltzearekin ukitutako jabeendako kalteordain gisa Udalak konpromisoa hartzen du hitzarmenean bertan, Pascual Pérez Oñate kalera ematen duten lurzatietan baimendutako gehieneko garaiera aldatzeko; beraz, egungo Udal Planean baimendutako B+2 izatetik B+3 izatera pasako da.

Neurri honekin, gainera, kalearen bi aldeetako eraikinen garaiera berdindu nahi da, AC-2 araudiak kontrako aldeko lurzatiak ere ukitzen baititu eta Udal Planean gehieneko garaiera B+3 ezarria baitute.

Atzeko aldeko kalea estua denez (Arrabal kalea), ezinezkoa da garaieraren aldaketa hori etxesailean diren gainerako lurzatietarako ere baimentzea. Horregatik, aldaketa honek soilik ukitzen ditu Pascual Pérez Oñate kalearekin zuzenean mugakide diren lurzatien aurrealdeak.

Orobat, aipatu hitzarmena betetzeko, hegalkinendako baimendutako gehieneko neurria aldatu da 96. lurzatian, eta horrela aurrealde osoa okupatu ahalko da 60 cm-ko hegalkinarekin, Ordenantzan baimendutako 2/3eko gehieneko okupazioaren aldean, kalearen zabaleraren %10arekin. Lurzati horri buruz, gainera, indarrean da Udal Planeko aldaketa bat, lurzatirako 14 m-ko sakonera eraikigarria ezartzen duena, etxesaileko gainerako lurzatietan indarrean den 12 m-koaren aldean. Determinazio hori dokumentu honetan jaso da, sinatutako hitzarmena betetzeko hori ere.

Ordenantza aldatua

"6. artikulua. Gorputz eta elementu irtenak.

Gorputz irtenei buruzko arauak honako determinazio hauetan aipatzen dira:

2. Balkoi begiratokien eta, hala badagokie, gorputz irten itxien gehieneko neurria kalearen zabaleraren araberakoa izanen da:

Balkoi eta begiratokietarako baimendutako gehieneko hegalkina izanen da fatxadak ematen duen kale, bide edo plazaren zabaleraren %10, eta gehienez ere, 1,20 m-koa. Salbuespena izanen da 3. poligonoko 96. lurzatia, horretan baimendutako gehieneko hegalkina 0,60 m-koa izanen baita.

6. Gorputz irtenen gehieneko luzera ez da inoiz fatxadaren luzeraren 2/3 baino handiagoa izanen. Salbuespena izanen da 3. poligonoko 96. lurzatia, bertan hegalkinaren okupazioa fatxadaren luzera osoaren adinakoa izan ahalko baita. ...."

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0911103