40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen X. sektoreko (Murillo el Fruto eta Santakara) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Ubidearen X. sektoreko (Murillo el Fruto eta Santakara) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 236/2009 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen azaroaren 19ko 245/2007 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Pitillasko eta Murillo el Cuendeko udaletxeetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren eta jabetza adierazten duten edo ez duten bestelako egoera juridikoen zerrenda; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; ustiapeneko oinarrizko azalerak; herrilurren mugaketa; landaketarako eskubideak; ur kontzesioen zerrenda; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak: ureztapen eremuak; jabetzaren banakako buletinak; eremuak dituen poligonoen planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesdun direnek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2, 31002-Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002-Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 16an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0910531