40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

680/2009 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, martxoaren 4ko 588/2009 Ebazpeneko akatsa zuzentzen duena.

2009ko martxoaren 4ko 588/2009 Ebazpenaren bidez, Gas Natural Transporte SDG, S.A. enpresari baimen administratiboa eman zitzaion . "Larraga-Los Arcos Bigarren mailako Garraiorako APB Gasbidea" izeneko proiektuko gas naturaleko instalazioak eraikitzeko eta haien onura publikoa aitortu zen.

Ebazpenaren zortzigarren lerroaldean akats bat atzeman da, gasbideko zerbitzuaren gehieneko presioari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zortzigarren lerroaldea aldatzea. Hau dio: "Zerbitzuaren gehieneko presioa 16 bar-ekoa da, diseinuko tenperatura 15ºC-ekoa eta aurreikusitako gehieneko emaria 16.061 N m³/h-koa." Hau behar du: "Zerbitzuaren gehieneko presioa 45 bar-ekoa da, diseinuko tenperatura 15ºC-ekoa eta aurreikusitako gehieneko emaria 16.061 N m³/h-koa."

2. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Natural Transporte SDG, S.L. enpresari, eta adieraztea ebazpenak ez diola administrazio bideari bukaera ematen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 18an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0912230