40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

63/2009 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Fegan S. XXI, S.L. entitateari baimena ematen diona ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzen dituzten tratamenduei buruzko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko.

2009ko martxoaren 10ean, Fegan S XXI, S.L. entitateak (IFZ: B50784560; helbidea: Severo Ochoa kalea, 5, 50011 Zaragoza) ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko baimena eskatu zion Osasun Publikoaren Institutuari; eskabidearekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu zuen, ikastaroaren homologazioa frogatzen duena, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak 2002ko otsailaren 1ean hartutako baterako ebazpenaren bidez eman baitzen homologazio hori, eta beste agiri ba,t urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela frogatzeko. Foru dekretu horren bitartez arautu ziren Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzioa eta funtzionamendua, Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofizialaren araudia eta Nafarroako Foru Komunitatean pestizidak erabiltzeko gaitasuna lortzeko ikastaroak eta agiria.

Eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien nahikotasunari dagokionez, Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena erantsi da.

Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1150/2007 Ebazpenak aurreikusten du Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko buruak ordeztuko duela.

Osasuneko zuzendari nagusiak martxoaren 23ko 454/2007 Ebazpenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Fegan S XXI, S.L. entitateari (IFZ: B50784560) baimena ematea ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko Aiegin, antolatzaileak proposatutako egunetan, hots, 2009ko apirilaren 14an,16an, 20an, 21ean eta 22an. Guztira 20 ikastordu izanen dira.

2. Ikastaroa egin eta hurrengo 15 egunetan entitate antolatzaileak ebaluazio proba gainditu duten ikasleen zerrenda igorriko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuari, eta, gainera, honako datu hauen berri zehatza ere emanen dio: ikastaroa noiz eta non egin den, eta gainditu duten ikasleen izena eta bi deitura, helbideak eta nortasun agiri nazionalaren zenbakiak.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ikastaroa egin dela berri, Pestiziden bidezko tratamenduak egiteko prestakuntza ikastaroen homologazioaren araudia ezartzen duen 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren laugarren artikuluko bosgarren idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Fegan S. XXI, S.L.ri, eta adieraztea ebazpenak ez diola administrazio bideari bukaera ematen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 20an.-Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burua, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria ordezkatuz (Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 19ko 1150/2007 Ebazpena), Javier Aldaz Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F0912241