40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

54/2009 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Deialdia egiten du Nafarroako Foru Komunitatean 18 urtez gorako pertsonek Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko 2009ko proba libreetarako.

Antolamendu eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena eman du, ebazpen hau onets dadin. Ebazpen honen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko 2009ko proba libreetarako deialdia egin eta jarraibideak ematea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren X. kapitulua helduen hezkuntzari buruzkoa da eta, 68.2 artikuluaren arabera, "hezkuntza-administrazioek, euren gaitasunen eremuan, hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean lortu ahal izateko probak antolatu beharko dituzte aldizka...".

Deialdia indarra duen araudiaren arabera eginen da, bereziki xedapen hauei jarraikiz:

-806/2006 Errege Dekretua, ekainaren 30ekoa. Horren bidez ezartzen da maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aplikatzeko egutegia. Bada, haren 28.1 artikuluan ezartzen da 2008-2009ko ikasturtetik aurrera proba librea aipatutako lege organikoak arautzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko helburuei eta irakaskuntzari buruzkoa izanen dela.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuak, lehenengo xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian adierazi du, ezagupenak bereganatzeko malgutasuna laguntzeko, mugikortasuna errazteko eta bestelako ardura eta jarduerekin bateragarri egiteko, helduentzako irakaskuntzak, etapa horretan, era modularrean antolatuko direla, hiru esparrutan: komunikazio esparrua, gizarte esparrua eta zientzia eta teknologia esparrua. Lehenengo xedapen gehigarri horren 3. idatz-zatian adierazi da komunikazio esparruak errege dekretuaren II. eranskinean bildutako curriculumaren oinarrizko aldeak, "gaztelania eta literatura" irakasgaiari eta atzerriko lehenengo hizkuntzari buruzkoak, barnean hartuko dituela eta, halakorik badago, "hizkuntza koofiziala eta literatura" irakasgaia ere gehituko duela; gizarte esparruak "gizarte zientziak", "geografia eta historia" eta "herritartasunerako hezkuntza" irakasgaien aldeak, "plastika eta ikus-hezkuntza" irakasgaiaren curriculumean bildutako pertzepzio aldeak eta "musika" irakasgaia barnean hartuko ditu; eta zientzia eta teknologia esparruak "natura-zientziak", "matematika" eta "teknologia" irakasgaiei buruzko aldeak eta "gorputz-hezkuntza"ren curriculumean osasunari eta natur inguruneari buruz bildutakoak barne hartuko ditu.

-25/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena.

-217/2007 Foru Agindua, abenduaren 18koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librearen bi deialdiak onestea. Proba horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 68.2 artikuluan daude ezarrita eta 2009an eginen dira.

2. Proba horietarako dei egin eta garatzeko jarraibideak ematea, ebazpen honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Pertsona Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Atalera, Ikasketen Antolamenduko Atalera, Helduen Hezkuntzako Bulegora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta Nafarroako "Félix Urabayen" Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 20an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librerako 2009ko deialdia egin eta garatzeko jarraibideak.

1. Baldintzak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librea egiteko izena ematen ahalko dute azterketak egiteko jarritako egunean 18 urte dituzten pertsonek.

Helduen irakaskuntzako III. mailan matrikula ofiziala egina duen ikasle batek proba librerako izena eman nahi baldin badu, baja eman beharko du irakaskuntza horretan, proba egiteko ezarritako eguna baino bi hilabete lehenago gutxienez, eta horrela egin duela frogatu beharko du inskripzioa egiten duenean.

Azterketa egiteko, izangaiek NANa edo pasaportea aurkeztuko dute nortasuna frogatzeko.

2. Probak egiteko eguna eta tokia.

Probak ekainaren 23an eginen dira (1. deialdia) eta irailaren 8an (2. deialdia).

Nafarroako "Félix Urabayen" Helduentzako BHIn eginen dira probak (Bartolomé de Carranza kalea 5, Iruña).

3. Proba egiteko izena ematea

Ekaineko deialdirako izena emateko epea 1etik 22ra artekoa izanen da, egun biak barne direla. Iraileko deialdirako, abuztuaren 17an hasi eta irailaren 7an bukatuko da, biak barne.

Inskripzioak Nafarroako "Félix Urabayen" helduentzako BHIko idazkaritzan eginen dira (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña).

Matrikulazioa III. eranskinean ageri den inprimaki ofizialean eginen da (arestian esandako ikastetxean eskuragai dago). NANaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztuko da harekin batera.

2002ko, 2003ko, 2004ko, 2005eko, 2006ko, 2007ko eta 2008ko deialdietan irakasgai multzoren bat gainditu duten izangaiek deialdi horietan eskuratutako kalifikazioa izaten segituko dute.

2000ko eta 2001eko deialdietan esparruren bat gainditu duten izangaiei kontuan hartuko zaie, honako honen arabera:

-Komunikazio esparrua gainditua badute, komunikazio esparrua gainditutzat joko zaie.

-Gizarte ingurunearen esparrua gainditua badute, gizarte esparrua gainditutzat joko zaie.

-Matematikaren eta natur ingurunearen esparruak gaindituak badituzte, zientzia eta teknologia esparrua gainditutzat joko zaie.

-Zientzia eta teknologia esparruaren arloren bat (hau da, matematika ala natur ingurunea) gainditua badute, ez dute arlo horretako ariketarik egin beharko.

Gai kalifikazioa Nahikoren baliokidea izanen da, ondorioak izan behar dituenean.

DBHko 4. mailako arloren bat edo Helduen Bigarren Hezkuntzako 4. moduluren bat gainditua duten izangaiek, II. eranskinean ageri den baliokidetasun laukiaren arabera baliokidetza egiteko, jatorrizko ziurtagiria eta haren fotokopia aurkeztu beharko dituzte.

Baliokidetasun irizpideak aplikatzearen ondorioz matrikula egin duten pertsonetako baten batek proba librearen hiru esparruak gaindituta baditu, azterketarako ezarri diren egunean eta lekuan agertuko da. Epaimahaiak izangaiei deitzen dienean, horri proba egin behar ez duela jakinaraziko zaio eta haren izena idatziko da aktan, aurkeztu dituen ziurtagirietatik ondorioztatutako kalifikazioak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena adierazita.

4. Probaren alderdi orokorrak.

4.1. Probak.

Probak Nafarroako "Félix Urabayen" helduentzako BHIn prestatuko dira, eta hortik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko dira, gainbegiratzeko.

4.2. Epaimahaia.

Proba librea baloratzeko epaimahaia mahaiburu batek eta lau epaimahaikideek osatuko dute eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak hautatuko du. Era berean, bost ordezkoak hautatuko dira. Ebaluazio lanak hobeto garatzeko, epaimahaiak aholkularien laguntza eskatu ahal izanen du, komenigarritzat jotzen duenean.

Epaimahaia berdina izanen da 2009ko ekaineko eta iraileko deialdietarako.

5. Proba nola eratu, egin eta kalifikatu.

Martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuan zehaztutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketen curriculumaren oinarrizko gaitasunen eta berezko helburuen lortze maila ebaluatu beharko du proba libreak.

5.1. Probaren egitura.

Proban hiru esparrutan banatutako ariketak izanen dira:

1. Komunikazio esparrua: "gaztelania eta literatura" eta "atzerriko hizkuntza" irakasgaiei buruzko edukiak barnean hartuko ditu. Bi arlo izanen ditu: bat gaztelania eta literaturari buruzkoa eta bestea atzerriko hizkuntzari buruzkoa, frantsesa ala ingelesa, aukeran.

2. Zientzia eta teknologia esparrua: "natura-zientziak", "matematika" eta "teknologiak" irakasgaiei buruzko edukiak eta gorputz-hezkuntzaren curriculumean osasunari eta natur inguruneari buruz bildutako aldeak barnean hartuko ditu.

3. Gizarte esparrua: "gizarte zientziak", "geografia eta historia" eta "herritartasunerako hezkuntza" irakasgaien aldeak, "plastika eta ikus-hezkuntza" irakasgaiaren curriculumean bildutako pertzepzio aldeak eta "musika" irakasgaia barnean hartuko ditu.

"Esparru" eta "arlo" terminoak sinonimotzat jo behar dira, aurreko deialdien ondorioz hainbat zati baliokidetzeko edo gainditutzat jotzeko.

Zilegi izanen da kalkulagailua erabiltzea zientzia eta teknologia esparruko ariketetan.

Komunikazio esparruan ezin izanen da erabili gaztelaniazko hiztegirik, ez eta atzerriko hizkuntzen hiztegirik ere.

5.2. Egiteko epea.

Ariketak egun batean eginen dira, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Goizeko saioan, 10etan hasita, zientzia eta teknologia esparruko ariketak eginen dira, gehienez hiru orduan.

Arratsaldeko saioan, 16etan hasita, komunikazio esparruko ariketa eginen da, gehienez bi ordu eta erdiz.

5.3. Kalifikazioa.

Kalifikazioa orokorra izanen da esparru bakoitzean, eta honela sailkatuko da: gutxiegi, nahiko, ongi, oso ongi eta bikain. Kalifikazio horiekin batera zenbaki bat agertuko da, zerotik hamarrera bitartekoa, hamarrenik gabe, eskala honen arabera:

  • Gutxiegi: (0), (1), (2), (3) edo (4).
  • Nahiko: (5).
  • Ongi: (6).
  • Oso ongi: (7) edo (8).
  • Bikain: (9) edo (10).

Komunikazio esparruan, berriz, kalifikazioa lortzeko, batezbesteko ponderatua eginen da ariketaren bi zatien artean: gaztelania eta literatura eta atzerriko hizkuntza.

Hiru esparruak gainditzen dituzten izangaiek proba gaindituko dute, eta epaimahaiak proposamena eginen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko.

5.4. Dokumentazioa.

Kalifikazioak erabaki ondoren, epaimahaiak ebaluazio aktak beteko ditu. Akta horietan proba egileak eta esparru bakoitzean izan dituzten kalifikazioak loturik ageriko dira eta proba libreak gainditu dituztenei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena eginen. Zerrenda horretan, halaber, matrikula egin arren, probetara aurkeztu ez diren izangaiak agertuko dira.

Epaimahaiak behin-behineko ziurtagiria emanen die proba librea gainditzen dutenei.

Proba librea gainditu ez eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposatu ezin direnei, baldin eta esparruetakoren bat gainditzen badute, ziurtagiri bat emanen zaie eta horretan azalduko dira gainditutako esparrua edo esparruak eta lortutako kalifikazioa. Kalifikazioak kontuan hartuko dira pertsona horiek geroagoko deialdietan berriz parte hartzen badute, eta estatu osoan izanen dute balioa.

Akta eta ziurtagiri ereduak ebazpen honen III. eranskinean adierazi dira.

Deialdi bakoitzean proba librea gainditzen dutenei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena Hezkuntza Departamentura igorriko du ikastetxeak.

Ikastetxeak deialdi bakoitzaren aktaren kopia eta ebazpen honen III. eranskinean agertu den emaitzen estatistika-fitxa igorriko ditu Helduen Hezkuntzarako Bulegora.

5.5. Emaitzak argitaratzeko tokia eta eguna. Erreklamazioak.

Nafarroako "Félix Urabayen" helduentzako BHIk aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak non eta noiz jarriko diren jendaurrean, baita kasuko ziurtagiriak noiz eta nola bildu beharko diren ere.

Epaimahaiak, halaber, aditzera emanen du zein egunetan hartuko diren izandako kalifikazioekin ados ez daudenen erreklamazioak.

Erreklamazioak egiteko prozedura eta epeak indarra duen araudiak agintzen dituenak izanen dira.

II. ERANSKINA

Baliokidetasunen taula

JATORRIZKO IRAKASKUNTZAK

ONETSITA EGON BEHAR DUTEN ARLOAK, GAIAK,

MODULUAK EDO IRAKASGAIAK

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA

ESKURATZEKO PROBA LIBREEN ESPARRUA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. maila

4. mailako gaztelania eta literatura

4. mailako euskara eta literatura1)

4. mailako atzerriko hizkuntza

Komunikazio esparrua.

4. mailako matematika

Maila honetako teknologia (2)

Maila honetako plastika eta ikus-hezkuntza (2)

Zientzia eta teknologia esparrua

Maila honetako natur zientziak (2)

4. mailako gizarte zientziak, geografia eta historia

Maila honetako musika (2)

Gizarte esparrua.

Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH)

Komunikazio esparrua: 4. modulua

Komunikazio esparrua.

Matematika esparrua: 4. modulua

Zientzia eta teknologia esparrua

Natur ingurunearen esparrua: 4. modulua

Gizarte ingurunearen esparrua: 4. modulua

Gizarte esparrua

(1) Ikasketak D ereduan egin dituztenak.

(2) Gaiari buruz egin den azken maila onetsi izana eskatuko da, curriculumaren arabera.

III. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean izena emateko eskabidea

DATU PERTSONALAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Probintzia:

NAN zenbakia:

Helbidea K/Pl.:

Ataria, solairua eta letra:

Herria:

Probintzia:

Telefono zk.:

DATU AKADEMIKOAK

Gainditutako esparruak

Komunikazioa

Data:

Zientzia eta teknologia

Data:

Gizartea

Data:

(Aurretik zehaztu diren esparruetako bat edo batzuk gainditu dituzten ikasleek datuen egiazkotasuna ziurtatu beharko dute epaimahaiaren aurrean, alderdi horiek agertzen dituen ziurtagiri ofiziala aurkeztuz).

ADIERAZTEN DUT: eskabide honetan agertzen diren datuak egiazkoak direla eta, era berean, eskatutako baldintzak betetzen ditudala. Hori dela eta,

ESKATZEN DUT: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librea egiteko onartua izatea eta proba honako hizkuntza honetan egitea: euskaraz ala gaztelaniaz (hautatu aukera bat).

.....................................................................................................................................................................

.........................(e)n, ........(e)ko .................aren .............(e)(a)n.

(Tokia, eguna eta sinadura)

BHI-KO ZUZENDARIA .................................................................

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO graduatu TITULUA ZUZENEAN ESKURATZEKO PROBA LIBREAREN EBALUAZIO AKTA

Ikastetxea

Herria

Probintzia

Helbidea

P.K.

Probak egiteko eguna

Izena eman duten pertsonak, guztira

Titulua emateko proposatu diren izangaiak, guztira

IZENEN ZERRENDA

ESPARRUAK (1)

Hurrenkera zk.

Deiturak

Izena

Komunikazioa

Zientzia eta teknologia

Gizartea

T.P. (2)

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: BI; Oso ongi: OO; Ongi: ON; Nahiko: NH; Gutxiegi: GT;

Zehaztu beste egoera batzuk: Ez aurkeztua: EA; Baliokidetua: BK; Aurreko deialdietan gainditua: ADG (honetan kalifikazioa ere adierazi behar da)

T.P.: titulu proposamena: adierazi BAI/EZ, egokia denaren arabera

.................(e)n, .......(e)ko ...........aren .........(e)(a)n.

O.I. Mahaiburua

Mahaikideak

Idazkaria

Sin.:

Sin.:

TITULUAREN BEHIN-BEHINEKO ZIURTAGIRIA

Izen-deiturak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librea ebaluatu duen epaimahaiko idazkaria denak deialdi honetan (1)

(honetan egindakoa: )

ZIURTATZEN DU:

Izen-deiturak

jaioterria: ;

probintzia: ;

jaioteguna: ........ (e)ko .......... aren .......... (a), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko arauzko proba librea egin du eta proposamenean agertzen da, aldeko ebaluazioa jasota.

Ziurtagiri honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratu duela ziurtatzen du, berezko ondorioekin.

Eta behar diren ondorioetarako horrela ager dadin, ziurtagiri hau ematen dut

...................................(e)n, .........(e)ko .......... aren ....... (e)(a)n

O.I.

IDAZKARIA EPAIMAHAIBURUA

(ZIGILUA)

(1) Adierazi proba egiteko hilabetea eta urtea.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO graduatu TITULUA ESKURATZEKO PROBA LIBREAN GAINDITU DIREN ESPARRUEN ZIURTAGIRIA

Izen-deiturak

(jaioteguna: ;

NAN zenbakia: )

urteko ............ (e)ko deialdian, ............ (e)ko ............... ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko egin diren probetan, alegia, honako esparru hauek gainditu ditu:

ESPARRUAK

KALIFIKAZIOA (1)

Komunikazioa

Zientzia eta teknologia

Gizartea

Hori guztia ZIURTATZEN DUT, ......(e)n, ......(e)ko ......aren ....(e)(a)n.

O.I.

MAHAIBURUA IDAZKARIA

(Ikastetxeko zigilua)

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: BI; Oso ongi: OO; Ongi: ON; Nahiko: NH; Gutxiegi: GT.

Zehaztu beste egoera batzuk: Ez aurkeztua: EA; Baliokidetua: BK; Aurreko deialdietan gainditua: ADG (honetan kalifikazioa ere adierazi behar da).

Egin marra horizontala gainditu gabeko esparruen edo multzoen laukietan.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO graduatu TITULUA ESKURATZEKO PROBA LIBREAREN EMAITZEN ESTATISTIKA-TAULA

Ikastetxea:

Herria:

Proba egiteko eguna:

ADINA

SEXUA

MATRIKULATUAK

AURKEZTUAK

TITULUA ESKURATU DUTENAK

ESPARRUREN BAT

GAINDITU DUTENAK

BAT

BI

18-20

E

G

Guztira

21-24

E

G

Guztira

25-34

E

G

Guztira

35-44

E

G

Guztira

45-54

E

G

Guztira

55-64

E

G

Guztira

65 edo gehiago

E

G

Guztira

GUZTIRA

E

G

Guztira

Iragarkiaren kodea: F0911084