40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

39/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntzako Departamentuaren mendeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzetako prezioak finkatzen dituena.

Hezkuntza Departamentuari dagokio bere mendeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoan zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren mendean irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuen tarifak eguneratzea, zenbateko hauen arabera:

1. "Pablo Sarasate'' Musika Kontserbatorio Profesionala:

-Espedientea irekitzea: 20,95 euro.

-Kurtso osoa: 37,80 euro irakasgai bakoitzeko.

-Gainditu gabeko irakasgaiak: 42,52 euro.

-Musikako Lanbide Ikasketetan sartzeko probak: 8,56 euro.

-Zerbitzu orokorrak: 8,56 euro.

-Lanbide titulua eskuratzeko proba: 75,78 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

-Goi mailan sartzeko probak: 30,75 euro.

-Matrikula: 14,68 euro kreditu bakoitzeko.

3. Dantza Eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Sarrerako proba: 5,92 euro.

-Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 117,40 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Sarrerako proba: 5,92 euro.

-Oinarrizko mailako kurtso osoa: 142,70

3.3. Erdiko maila:

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Sarrerako proba: 24,80 euro

-Erdiko mailako kurtso osoa: 190,76 euro.

3.4. Helduak

-Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 5,92 euro.

Dantza espainiarreko kurtsoa:

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Irakasgai bakoitza: 165,96 euro.

Gaur egungo dantzako kurtsoa:

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Irakasgai bakoitza: 165,96 euro.

Dantza klasikoko kurtsoa:

-Lehen aldiko inskripzioa: 27,18 euro.

-Irakasgai bakoitza: 165,96 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialak:

4.1. Ikasle ofizialak:

-Zerbitzu orokorrak: 8,55 euro.

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 97,15 euro.

-Lehen aldiko inskripzioa: 20,95 euro.

4.2. Eguneratze eta hobekuntza kurtsoak:

-Zerbitzu orokorrak: 8,55 euro.

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 97,15 euro.

-Lehen aldiko inskripzioa: 20,95 euro.

4.3. Ikasle libreak:

-Zerbitzu orokorrak: 8,55 euro.

-Lehen aldiko inskripzioa: 20,95 euro.

-Oinarrizko mailako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Erdi mailako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Maila aurreratuko azterketa eskubideak: 43,88 euro.

4.4. Bestelako hizkuntzak: arabiera, japoniera, atzerritarrentzako espainiera:

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 184,70 euro.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

-Zerbitzu orokorrak: 8,55 euro.

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 48,98 euro.

-Oinarrizko mailako proba homologatuetako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Erdi mailako proba homologatuetako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Oinarrizko mailako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Erdi mailako azterketa eskubideak: 18,16 euro.

-Maila aurreratuko azterketa eskubideak: 43,88 euro

6. "Zubiarte Euskaltegia" helduei euskara irakasteko ikastetxe publikoa.

-Zerbitzu orokorrak: 8,55 euro.

-Lehen aldiko inskripzioa: 20,35 euro.

-Matrikula lauhileko kurtsoetarako (30 ordu astean): 99,22 euro.

-Matrikula kurtso osoetarako (30 ordu astean): 198,44 euro.

-Matrikula lauhileko kurtsoetarako (20 ordu astean): 66,16 euro.

-Matrikula kurtso osoetarako (20 ordu astean): 132,32 euro.

-Matrikula lauhileko kurtsoetarako (8-10 ordu astean): 33,08 euro.

-Matrikula kurtso osoetarako (8-10 ordu astean): 66,16 euro.

-Matrikula lauhileko kurtsoetarako (6 ordu astean): 19,84 euro.

-Matrikula kurtso osoetarako (6 ordu astean): 39,68 euro.

-Matrikula, lauhileko kurtsoetarako ("modalitate mistoa"): 19,84 euro.

-Matrikula, kurtso osoetarako ("modalitate mistoa"): 39,68 euro.

-Matrikula, lauhileko kurtsoetarako ("autoikaskuntza modalitatea"): 19,84 euro.

-Matrikula, kurtso osoetarako ("autoikaskuntza modalitatea"): 39,68 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketarako eskubideak.

-Matrikula arrunta: 17,36 euro.

2. Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat, foru agindu honetan ezarririko prezioei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

b) %50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3. Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifetatik salbuetsirik daude.

4. Hezkuntza Departamentuaren mendeko egoitzetan ematen diren zerbitzuen prezioak eguneratzea, eta 1.905 eurotan finkatzea ikasleko eta kurtsoko; hileko 190,50 euroko 10 epetan ordaintzekoak izanen dira.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko egoitzek beren funtzionamenduko betebeharrei erantzuten ahal diete, zerbitzu horien truke jasotako prezioak erabiliz, uztailaren 7ko 250/1992 Foru Dekretuaren 3.1, 5. eta 6. artikuluei jarraikiz. Horretarako, prezio horien zenbatekoa egoitzen sarrera arruntei gehituko zaie, eta Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du zerbitzuaren benetako kostuaren eta ofizialki finkatutako prezioaren arteko aldea.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko martxoaren 18an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0912229