40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

"Monte de Canraso" alderdian 60.394 m² desafektaturik

Tuterako Udalak, 2009ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen "Monte de Canraso" alderdian 60.394 m² desafektatzea, jarraian aipatzen diren Tuterako herrilurretako lurzati hauei dagozkienak, ondotik enkantean lagatzeko eskaintzarik hoberena egiten duenari, bertan Eraikuntza eta eraispenen hondakinak baloratu eta birziklatzeko eta hondar geldoa biltegiratzeko zentroa ezartzeko, tramitazio arruntaren bidez:

POLIG.

LURZATIA

TITULARRA

LABORE MOTA

AZALERA (m²)

27

128 (P)

Juan Vidorreta Serrano

14.390

27

129 (P)

Jesús M.ª Aparicio Puyo

11.168

27

132 (P)

Hutsik

34.836

Guztira

60.394

Orobat, erabaki zuen lurzati horiek utzarazteko espedientea abiaraztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2009ko martxoaren 2an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0911215