40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

"La Torre" E-3 sektoreko plan partzialeko aldaketa.
Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea "La Torre" E3 sektoreko plan partzialeko aldaketa, La Torre enpresen aldi baterako batasunak sustatua. Aldaketaren xedea da bi bide berri egitea, eraikina antolamenduaren barnean kokatzea eta ekipamendu pribatuko lurzatiak doitzea. Ez dago hirigintzako araudi berririk.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Azkoienen, 2009ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0910738