40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa

Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, garapenaren alde unean uneko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera. 2009. urtea.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatuak 2009ko martxoaren 24an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira, 2009. urtean Garapenaren alde unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatze aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 6.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2009ko urriaren 16a bitarte iraunen du.

Iruñean, 2009ko martxoaren 24an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0912531