40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2009. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2009ko apirilaren 17an amaituko dela borondatezko epea, Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga dela bide 2009. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.

Zerga ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko da, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander Central Hispano, Banco Popular-Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Internet bidez ere ordain daiteke, Iruñeko Udalaren web gunean
(www.pamplona.es).

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Toki Ogasuneko Alorreko zuzendaria, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: L0912206