40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Laguntzetarako deialdia, Alde Zaharreko eta I.
eta II. zabalguneetako etxebizitzak zaharberritzeko
eta Alde Zaharrean aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2009ko otsailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 27-FEB-09 (1/UV)

«Ikusirik 2009. urtean banakako ebaluazio-araubidean laguntak emateko deialdia, Alde Zaharreko eta Lehen eta Bigarren Zabalguneetako eraikinak zaharberritu eta Alde Zaharrean aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko, Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzari jarraituz, eta ikusirik, bestalde, espedientean jasotako txostenak eta 209000146 zenbakiko gastu-baimenen zerrenda, 2009/01/26koa, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrak igorria, zeinak guztira 1.596.000,00 egiten baitu, era honetan banatuta:

DOK. ZK.

KONTZEPTUA

KONTUSAILA

EURO

A-209004522

Laguntzak, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak zaharberritu eta Alde Zaharrean aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko

30/43100/780000

1.500.000,00

A-209004523

Laguntzak, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak zaharberritzeko, Udalaren etxebizitzetan ostatu hartutakoen errentei laguntzeko

30/43100/480000

16.000,00

A-209004524

Laguntzak, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak zaharberritzeko, diru-baliabiderik gabeko jabe/erabiltzaileei mailegua emateko

30/43100/831000

80.000,00

GUZTIRA ...........................................

1.596.000,00

Ondokoa ebatzi dut:

1.-Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak zaharberritu eta Alde Zaharreko aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko 2009. urtean banakako ebaluazio-araubidean laguntzak emateko espedientean jasotako Deialdia onestea.

2.-Kontabilitate-agirien 209000146 zenbakiko zerrenda onestea, aipatu zenbatekoek adierazten dituzten gehieneko gastuetarako baimena emanez, 2009ko aurrekontuan adierazitako kontusailen kargura, laguntza horiek emate aldera.

Gastu horiek badute saldo bat loturik, diru-sarrera arrunten bidez edota maileguz finantzatzen dena.»

Iruñean, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, M.ª Yolanda Barcina Angulo.

2009. URTEAN BANAKAKO EBALUAZIOAREN ARAUBIDEAN LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, ALDE ZAHARREKO ETA LEHEN ETA BIGARREN ZABALGUNEETAKO ERAIKINAK ZAHARBERRITU ETA ALDE ZAHARREAN APARKALEKUAK SUSTATU ETA ERAIKITZEKO

1.-Xedea

Deialdi honen helburua zaharberritze-zereginetarako banakako ebaluazio-araubidean diru-laguntzak emateko prozedura garatzea da, Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzan xedatutakoarekin bat, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 11n hasiera batean onetsi baitzuen. Erabaki hori behin betiko bilakatu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa betez.

Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantza 2007ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean.

Deialdi hau Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzan xedatutakoak lotzen du, eta bertan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak eta gainerako araudi aplikagarriek.

2.-Aurrekontua

Deialdi hau gehieneko aurrekontu-esleipen hauetaz dago hornitua:

1.500.000,00 euro, 2009ko aurrekontuko 30/43100/780000 kontusailaren kargura, Alde Zaharrean eraikinak zaharberritu eta aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko obretarako Udalaren diru-laguntza gisa.

16.000,00 euro, 2009ko aurrekontuko 30/43100/480000 kontusailaren kargura, Udalaren berrostatze-errentetarako diru-laguntza gisa.

80.000,00 euro, 2009ko aurrekontuko 30/43100/831000 kontusailaren kargura, diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileendako mailegu gisa.

Onuradun bakoitzari laguntza-mota bakoitzetik gehienez ere zenbat emanen zaion Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzan dago zehaztuta, zein bere atalean egon ere.

3.-Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak

Deialdi honen helburua Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzako aurreikuspenak garatzea da, honako laguntza hauei dagokienez:

2.-Diru-laguntzak, eraikinak zaharberritzeko.

2.-Diru-laguntzak, Alde Zaharrean aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko.

3.-Diru-laguntzak, udal-berrostatzeetarako.

4.-Maileguak, diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileentzat.

Laguntzen onuradunak behartuta daude Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 5. artikuluan jasotako baldintzak betetzera, baita arau horrek laguntza-mota bakoitzerako berariaz jasotakoak ere.

4.-Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak

Diru-laguntza edota mailegua eskatzeko, pertsona fisiko edo juridikoek, publiko edo pribatu izan, baldintza orokorrak bete beharko dituzte eta Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 4. artikuluan ezarritako debeku bakar batek ere ez ditu ukitu behar, eta, gainera, Ordenantza horretan ezarritakoetatik zein laguntza-mota nahi duten, hartarako baldintzak ere bete beharko dituzte.

Laguntza- edota mailegu-eskaera guztietan, zaharberritze babestuaren kalifikazioa izan beharko du espedienteak.

Bestetik, laguntza edota mailegu bakoitzarendako behar diren baldintzak eta horien frogabideak laguntza-mota bakoitzerako Laguntzei buruzko Ordenantzan ezarritakoak dira.

2.-Diru-laguntzak, eraikinak zaharberritzeko: II., III. eta IV. tituluetan ezarritakoak.

2.-Diru-laguntzak, Alde Zaharrean aparkalekuak sustatu eta eraikitzeko: V. tituluan ezarritakoak.

3.-Diru-laguntzak, udal-berrostatzeetarako: 26. artikuluan ezarritakoak.

4.-Maileguak, diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileentzat: 27 eta 35. artikuluetan ezarritako baldintzak.

5.-Diru-laguntzak bideratu eta ebazteko organo eskudunak

Zaharberritze Bulegoa arduratuko da diru-laguntzen prozedura bideratzen Idazkari Teknikoaren bitartez. Horrek beharrezkotzat jotzen dituen datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko jarduketak eginen ditu, haren kabuz egin ere, ebazpen-proposamena eman ahal izateko.

Diru-laguntzak emateko prozedura Alkatetzak ebatzi behar du, edo kasuan-kasuan eskuordetutako organoak.

6.-Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta tokia

Interesdunek eskabidea sinatuta aurkeztuko dute, eskatu nahi duten laguntza-motari dagokion dokumentazioarekin batera.

Eraikinak zaharberritzeko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunetik aitzina hasiko da, eta 2009ko abenduaren 31 arte izanen du indarra, betiere Eraikinak Zaharberritzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoa galarazi gabe.

V. tituluan aurreikusitako laguntzetarako (Aparkalekuak), aparkalekua irekitzeko lizentzia noiz eman den edo jarduera noiz hasten den eta egun horretatik aitzina hasiko da eskatzeko epea, eta 2009ko abenduaren 31n bukatuko.

Udal-berrostatzeetarako aurreikusitako laguntzen kasuan (Laguntzei buruzko Ordenantzaren 26. Artículo), espedientea zaharberritze babestukotzat hartzen den egunetik aurrera hasiko da eskatzeko epea, eta 2009ko abenduaren 31n bukatuko.

Diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileendako maileguetarako aurreikusitako laguntzetan (Laguntzei buruzko Ordenantzaren 27. eta 35. Artículo), espedientea zaharberritze babestukotzat hartzen den egunetik aurrera hasiko da eskatzeko epea, eta 2009ko abenduaren 31n bukatuko.

Eskaera batek ez baditu deialdian ezarritako baldintzak betetzen, Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 17.2 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.

7.-Ebtzi eta jakinarazteko epea

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da.

Zaharberritze-obretarako eta aparkalekuak eraikitzeko Udalaren diru-laguntzen gainean ebazteko epea kasuan-kasuko diru-laguntzarako eskabidea -diru-laguntzaren xedea den jarduera egin izana eta espedientea zaharberritze babestukozat jotzeko agirian eskatzen diren baldintzak beteak direla frogatzen dituzten agiri guztiekin batera- Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan sartzen den egunetik aitzina kontatuko da.

Aldez aurretik ordaintzeko eskatuz gero, eskabidea Zaharberritze Bulegoan sartzen den egunetik aitzina kontatuko da hala laguntzaren nola ordainketa aurreratuaren gainean ebazteko epea. Une horretan hasiera batez emanak diren laguntzak berraztertu egiten ahalko dira, behin obrak bukatu eta haiek egin izanaren eta izandako gastuen frogagiri guztiak aurkeztu eta gero.

Udal-berrostatzeak direla medio errentetarako diru-laguntzen gainean ebazteko epea Udalaren etxebizitzetan ostatzeko kasuan kasuko eskabidea -Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 26. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriekin batera- Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan sartzen den egunetik aitzina kontatuko da.

Diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileei maileguak emateko ebazteko epea mailegurako kasuan kasuko eskabidea -Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 27 eta 35. artikuluetan eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriekin batera- Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan sartzen den egunetik aitzina kontatuko da.

Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko du eskatzaileak.

Deialdi bateko gastu-baimenak agortuz gero, edo abenduaren 31ra diru-laguntzak edo maileguak ebatzi gabe iritsiz gero, baldintzak betetzen dituzten onuradunek lehentasuna izanen dute beren eskaera hurrengo ekitaldiko deialdian betea izan dadin, betiere baldin deialdia egiten bada eta horrek behar adinako diru-hornidura badu.

Aurreko ordenantza aplikatu behar zaien espedienteentzat aurreikusitako aurrekontu-esleipena agortuz gero, deialdi honetako gastu-baimenen kargura ordaintzeko ebazten ahalko da.

8.-Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak

Zein modalitateko babesa nahi den, hartarako Laguntzen gaineko Ordenantzan ezarritako agiriak gehituko zaizkie eskabideei.

9.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea

Ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei, eta horrek administrazio-bidea agortuko du.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, deialdia, dagozkion aurrekontuaren kreditua eta programa, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea adierazita. Aurrekoa gorabehera, ondoko kasuetan ez da argitara eman beharko:

a) Emandako diru-laguntzak, banan-banan hartuta, 3.000 euro baino gutxiago direnean. Kasu horretan, Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da.

b) Diru-laguntzaren xedea dela-eta onuradunaren datuak argitaratzea ohorearen errespetuaren eta babesaren aurkakoa edo pertsona fisikoen intimitate pertsonal eta familiarraren zein norberaren eskubidearen aurkakoa denean, Ohorea, intimitate pertsonala eta familiarra eta norberaren irudia izateko eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

10.-Babespeko aurrekontua

Babespeko aurrekontuan jasotako kontzeptuek izan dezakete diru-laguntza, Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzan modalitate bakoitzerako adierazten den moduan.

11.-Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

12.-Ordainketa

Bi hilabeteko epean ordainduko da, diru-laguntza ematen denetik aitzina.

Diru-baliabiderik gabeko jabe erabiltzaileei hipotekaren notario-eskritura sinatzen denean emanen zaie mailegua, Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 27 eta 35. artikuluetako baldintzak bete behar direlarik.

Udal-berrostatzeetarako laguntzak konpentsazio bidez gauzatuko dira, hau da, onuradunak ordaindu beharreko errentatik kenduta.

Eraikinak Zaharberritzeko Laguntzen gaineko Ordenantzaren 9. artikuluari jarraituz, eta interesdunek behar bezala arrazoituta eskatu eta gero, bi ordainketa aurreratu egiten ahalko dira, gehienez ere, halakoak non haien zenbatekoek udal-teknikariek ordura arte egindakotzat jotzen duten obra-bolumenarekin bat etorri beharko baitute, eta, gehienez ere, % 80 joko baitute.

Ezin izanen zaie ezer ordaindu onuradunei, horiek eguneraturik ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

13.-Errekurtsoak

Deialdi honen, eta oinarriok betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitz ina kontatuko da.

Iragarkiaren kodea: L0911456