40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak. 2009ko lehen seihilekoa

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2009ko maiatzaren 27an amaituko dela borondatezko epea, 2009ko lehen seihileko hala Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga nola Espaloietan barnako Pasabideak eta Eremu Publikoaren Okupazioa direla-eta ordaindu beharreko tasengatik igorritako kuotak ordaintzeko. Halaber, egun horretan bertan amaituko da Lurren gaineko Kontribuzioaren 2009. urteko lehen zatikapenari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea ere.

Horiek ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko dira, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco de Santander Central Hispano (BSCH), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Popular - Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten bitartez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren web gunean (www.pamplona.es).

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Toki Ogasuneko Alorreko zuzendaria, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: L0912208