40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlanaren kontrako alegazioen txostena onestea eta dokumentua behin betikoz onestea, Galizia etorbideko 12an eta 14an igogailua ezartzeko eta fatxadako lerrokadura aldatzeko beheko solairuan eta goikoetan.

Iruñeko Udalak, 2009ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-feb-09 (5/CU)

"Galizia etorbideko 12an eta 14an igogailua ezartzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoko jendaurreko epea iraganik, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2009ko otsailaren 6ko txostenarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Lantaldeak eta Udaleko arkitekto teknikoak, hurrenez hurren, 2008ko azaroaren 18an eta 2008ko abenduaren 9an emandako alegazioen txostenak onestea, eta Iñigo Beguiristáin Repáraz jaunak Zangoza kaleko 28ko jabeen izenean aurkeztutako alegazioak partez onestea, aipatu txostenetan adierazitako moduan. 12. atariko arrapalaren orientazioari buruz egindako alegazioari dagokionez, xehetasun azterlanaren planteamendua ez da loteslea, eta alegazioan adierazitakoa eraikitzen ahal da behar den unean egokitzat joz gero.

2.-Xehetasun azterlanaren testu bategina behin betiko onestea, Galizia etorbideko 12an eta 14an igogailua jartzeko, beheko solairuan eta goikoetan fatxadako lerrokadurak aldatuta.

3.-Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0910777