40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta soberako
lurzatiaren deklarazioa

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, Miranda Argako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

1. Hasiera batean onestea ondasun honen kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzati deklaratzeko: 14 metro koadro, Dehesa karrikan, zuzenean besterendu ahal izateko ondoko lurraren jabe Isabel Echarri Suescuni, bat egin dezan 3. poligonoko 1100. lurzatiarekin, Dehesa karrikako 12-A-n baita.

2. Delako espedientea jendaurrean edukitzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Miranda Argan, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0911382