40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIRAUKI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ziraukiko alkateak, 2009ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen AA8 unitatearen xehetasun azterlana (1. poligonoko 73. lurzatia), Cristina eta Laura Ros Pérez de Cirizak sustatua. Francisco Javier Erroba Larraya arkitektoak prestatua da dokumentua, eta elkargo ofizialak 2009ko urtarrilaren 29an ikus-onetsia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziraukin, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0912322