40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUÉNIGO

Ediktua. Hasierako onespena 4.1 Arbone sektorearen birzatiketari

Cintruenigoko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea 4.1. Arbone sektorearen birzatiketa.

Udalbatzari 4.1 sektorea borondatez birzatitzeko proiektuaren berri eman zaio. Ricardo Carretié jaunak aurkeztua da, Inmobiliaria Arboneren izenean.

Orobat, Obra eta Hirigintza Batzordearen urtarrilaren 16ko txostenaren berri eman zitzaion, proiektua hasiera batez onestearen aldekoa baita.

Azkenik, Udaleko Arkitektura Zerbitzuak luzatutako txostenaren berri eman zitzaion, proiektua Udal Planean ezarritakoarekin bat datorrela ezartzen baitu.

Horiek horrela, Udalbatzak, erabateko gehiengoarekin, ondokoa erabaki du:

1. Hasiera batez onestea 4.1. sektorea birzatitzeko espedientea.

2. Hogei eguneko jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuta eta ukitutako jabeei banan-banan jakinarazita.

Cintruenigon, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0910704