40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJÓN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2009ko otsailaren 23ko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea ekialdeko -G-6, G-7, R, S eta T lurzatietako- familia bakarreko etxebizitza isolatuen xehetasun azterlana, Castejongo Udalak sustatua, espedientea jendaurrean egon den bitartean ez delako alegaziorik aurkeztu. Eta erabaki du, orobat, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuari jakinaraztea; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Castejonen, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0911036