40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZARRAKAZTELU

Antolamendu xehakatuko aldaketaren espedientea. Industriarako lurzoruko hirigintzako arauen 54. artikulua

Zarrakazteluko Udalak, 2009ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, eskatutako gehiengoarekin, Zarrakazteluko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala, industriarako lurzoruaren hirigintzako arauetako 54. artikuluari dagokiona.

Argitara ematen da, 35/2002 Foru Legeko 79 eta 74. artikuluei jarraituz, hilabeteko epean interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zarrakaztelun, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0911025