40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

709/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atal, administrazio unitate eta erizaintza unitate batzuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onetsi eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrazio unitate batzuetako, Pabiloiko arduradun izateko eta erizaintza unitate batzuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiak eman gabe uzten dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 19ko 3580/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 63 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira. Deialdia 2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onetsi eta izangai bakarra ere aurkeztu ez deneko deialdiak eman gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hauek onestea.

1. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Hornidura Atal Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 65762):

Onartuak:

LARRAYOZ DUTREY, MILAGROS

SAN MARTIN DUBLAN, RITA

SEGURA GONZALEZ, PEDRO

Baztertuak:

TOLOSANA BAZAN, NIEVES (01)

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 60013).

Onartuak:

IBAÑEZ LOPEZ-VAILO, JAVIER

SAN MARTIN DUBLAN, RITA

Baztertuak:

TOLOSANA BAZAN, NIEVES (01)

3. Ubarmin Klinikako Atezaintza Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 67402).

Onartuak:

GASTON MONREAL, JOSE IGNACIO

Baztertuak:

FERNANDEZ PREBOSTE, FRANCISCO JAVIER (01)

4. Oinarrizko Osasun Laguntzako Euskarri Informatikoaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 67717).

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

LORENZO VELLO, ENRIQUE (02)

SAN MARTIN DUBLAN, RITA (02)

5. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ama-haurren Ospitaleko 2. solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65972):

Onartuak:

IRUROZQUI EGUARAS, MARÍA JESUS

Baztertuak:

HORCADA IBAÑEZ, MARÍA DEL MAR (02)

6. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erditzeen eta Larrialdi Tokoginekologikoen Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65978):

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

MEJIAS JIMENEZ, ARACELI (02)

7. Nafarroako Ospitaleko Errehabilitazioko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 62372).

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

GONZALEZ PEROTE, MIGUEL ANGEL (02)

LEZCANO GALAR, ANA (02)

Baztertzeko arrazoiak:

(01) -Deialdiko 2.1.a) eta c) oinarrietan eskatzen dena betetzen duela ez frogatzea.

(02) -Deialdiko 2.1.b) eta c) oinarrietan eskatzen dena betetzen duela ez frogatzea.

2. Merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdi hauek eman gabe uztea:

1. Berriozarko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 69072).

2. Laguntza Espezializatuko Pabiloiko arduraduna (lanpostu zenbakia: 66085).

3. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ama-haurren Ospitaleko 4. solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65968).

4. Elizondoko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66534).

5. Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66536).

6. Aurizko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66536).

7. Ultzamako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66548).

8. Artaxoako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66553).

9. Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 68484).

10. Lizarrako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66575).

11. Laguntza Espezializatuko Solchaga A Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65907).

12. Laguntza Espezializatuko Arratsaldeetako Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65908).

3. Izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0912050