I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
123/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
Hezkuntza Departamentuak uste du plantillan lanpostu berriak sortu behar direla, horrela erantzunen baitzaie Departamentu honen menpeko ikastetxe eta unitateei atxikitako langileen egiturazko beharrei. Hala, lanpostu horiek irakasleen eskaintza publikoan sartu ahal izanen dira.
Departamentuak proposatu du lanpostu berriak indarra duen I. kapituluko kontu-sailen kargura hornitzea, egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusita baitaude. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.
Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 15eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Hezkuntza Departamentuan irakasleen lanpostuak sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldaturik gelditu da, Hezkuntza Departamentuan irakasleen lanpostu hauek sortzeko:
-Gorputz Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistrak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38396, 38397, 38398 eta 38399.
-Gorputz Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38400 eta 38401.
-Frantses espezialitateko maisu-maistrak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38402 eta 38403.
-Frantses espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38404 eta 38405.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak. Hogeita hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38406, 38407, 38408, 38409, 38410, 38411, 38412, 38413, 38414, 38415, 38416, 38417, 38418, 38419, 38420, 38421, 38422, 38423, 38424, 38425, 38426, 38427, 38428, 38429, 38430, 38431, 38432, 38433, 38434, 38435, 38436, 38437, 38438 eta 38439.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38440, 38441, 38442, 38443, 38444, 38445, 38446, 38447, 38448, 38449, 38450, 38451, 38452, 38453, 38454 eta 38455.
-Lehen Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak. Berrogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38076, 38077, 38078, 38079, 38080, 38081, 38082, 38083, 38084, 38085, 38086, 38087, 38088, 38089, 38090, 38091, 38092, 38093, 38094, 38095, 38096, 38097, 38098, 38099, 38100, 38101, 38102, 38103, 38104, 38105, 38106, 38107, 38108, 38109, 38110, 38111, 38112, 38113, 38114, 38115, 38116, 38117, 38118, 38119, 38120, 38121, 38122, 38123, 38124 eta 38125.
-Lehen Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38128, 38129, 38130, 38131, 38132, 38133, 38134, 38135, 38136, 38137, 38138, 38139, 38140, 38141, 38142, 38143, 38144, 38145, 38146, 38147, 38148, 38149, 38150, 38151, 38152, 38153, 38154, 38155, 38156 eta 38157.
-Musika espezialitateko maisu-maistrak. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38158, 38159, 38160, 38161, 38162, 38163, 38164, 38165, 38166, 38167, 38126 eta 38127.
-Musika espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38168, 38169, 38170, 38171, 38172, 38173, 38174 eta 38175.
-Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak. Ehun lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38176, 38177, 38178, 38179, 38180, 38181, 38182, 38183, 38184, 38185, 38186, 38187, 38188, 38189, 38190, 38191, 38192, 38193, 38194, 38195, 38196, 38197, 38198, 38199, 38200, 38201, 38202, 38203, 38204, 38205, 38206, 38207, 38208, 38209, 38210, 38211, 38212, 38213, 38214, 38215, 38216, 38217, 38218, 38219, 38220, 38221, 38222, 38223, 38224, 38225, 38226, 38227, 38228, 38229, 38230, 38231, 38232, 38233, 38234, 38235, 38236, 38237, 38238, 38239, 38240, 38241, 38242, 38243, 38244, 38245, 38246, 38247, 38248, 38249, 38250, 38251, 38252, 38253, 38254, 38255, 38456, 38457, 38458, 38459, 38460, 38461, 38462, 38463, 38464, 38465, 38466, 38467, 38468, 38469, 38470, 38471, 38472, 38473, 38474 eta 38475.
-Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hirurogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38256, 38257, 38258, 38259, 38260, 38261, 38262, 38263, 38264, 38265, 38266, 38267, 38268, 38269, 38270, 38271, 38272, 38273, 38274, 38275, 38276, 38277, 38278, 38279, 38280, 38281, 38282, 38283, 38284, 38285, 38286, 38287, 38288, 38289, 38290, 38291, 38292, 38293, 38294, 38295, 38296, 38297, 38298, 38299, 38300, 38301, 38302, 38303, 38304, 38305, 38306, 38307, 38308, 38309, 38310, 38311, 38312, 38313, 38314, 38315, 38476, 38477, 38478, 38479 eta 38480.
-Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak. Berrogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38316, 38317, 38318, 38319, 38320, 38321, 38322, 38323, 38324, 38325, 38326, 38327, 38328, 38329, 38330, 38331, 38332, 38333, 38334, 38335, 38336, 38337, 38338, 38339, 38340, 38341, 38342, 38343, 38344, 38345, 38346, 38347, 38348, 38349, 38350, 38351, 38481, 38482, 38483, 38484, 38485, 38486, 38487, 38488 eta 38489.
-Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38352, 38353, 38354, 38355, 38356, 38357, 38358, 38359, 38360, 38361, 38362, 38363, 38364, 38365, 38490, 38491, 38492, 38493, 38494 eta 38495.
-Euskara (Nafarroa) espezialitateko maisu-maistrak. Hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38366, 38367, 38368, 38369, 38370, 38371, 38372, 38373, 38374, 38375, 38376, 38377, 38378, 38379, 38380, 38381, 38382, 38383, 38384, 38385, 38386, 38387, 38388, 38389, 38390, 38391, 38392, 38393, 38394 eta 38395.
2. artikulua. Lanpostuak sortzeko finantzaketa.
Hezkuntza Departamentuko I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira foru dekretu honetan sortu diren lanpostuak.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2008ko abenduaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0819416