II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LEGARIA
Legariako Udal Planaren ingurumen ondorioen azterlana. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2008ko irailaren 25eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Legariako Udal Planaren ingurumen ondorioen azterlana. Dokumentua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita; hori guztia Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluari jarraikiz.
Ingurumen ondorioen azterlana, Udalaren Hirigintza Planarekin batera, jendaurrean egonen da interesa duten pertsona nahiz entitate guztiek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Jendaurreko epea bukatutakoan, espediente osoa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igorriko da, ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurari segida eman diezaion eta, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezarri bezala, ingurumen ondorioen adierazpena eman dezan.
Legarian, 2008ko azaroaren 27an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0818946