4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen 1. puntuan:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko 68. poligonoko 508. lurzatia (Gartzain) urbanizatzeko proiektua, Galbete Martinicorena arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2008ko otsailaren 20an ikus-onetsia, baita dokumentazio osagarria ere 2008ko maiatzaren 2an. Espres irekitako espedientean jasota dago eta Juan Felipe Lázaro Del Olmo jauna izan da sustatzailea.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

3. Obretako lizentzia ematea Juan Felipe Lázaro Del Olmo jaunari, Baztango Udal Planeko 68. poligonoko 508. lurzatia (Gartzain) urbanizatzeko proiektua egin dezan. Galbete Martinicorena arkitektoak prestatu du eta EHAEOk 2008ko otsailaren 20an ikus-onetsi, baita dokumentazio osagarria ere 2008ko maiatzaren 2an, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenei kalterik egin gabe; alabaina, determinazio hauekin:

-Obra lizentzia eskuratzeko fidantza jarri beharko da, urbanizazioaren kostu osoa bermatzeko adinakoa, eta fidantza noren aurrean jarri, bada titular horrek kentzeko baimena eman arte eutsiko zaio fidantzari.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Baztanen, 2008ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0818863