4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU/ALSASUA

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko azaroaren 27ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren Hirigintza Planeko UE 19.D-aren xehetasun azterlana, Construcciones TDH Lizarraga, S.L.-k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2008ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0818510