4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2008ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.

Erabaki hori 2008ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 20an.

Argitaratu zenetik 15 egun balioduneko epea iragan denez, eta ez denez inolako erreklamaziorik edo alegaziorik jaso, behin betikoz onetsitzat hartu dira. (2008ko irailaren 2ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Kreditu gehikuntza, 13.329,90 eurokoa, 6. kapituluko Inbertsio errealak izeneko kontu-sailean, 7. kapituluko Kapital transferentziak izeneko diru-sarreretako kontu-sailaren bidez finantzatua guztira.

2.-Kreditu transferentzia, 6.933,20 eurokoa, 6. kapituluko Inbertsio errealak izeneko kontu-sailean, 7. kapituluko Kapital transferentziak izeneko diru-sarreretako kontu-sailaren bidez finantzatua guztira.

Noain Elortzibarren, 2008ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0818955