II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
CASCANTE
Aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2008ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:
ALDAKETAK CASCANTEKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOAN
Udalaren plantilla organikoan bada lanpostu bat, lan araubideko garbiketako peoi batena, %50eko lanaldiarekin, hutsik dagoena erretiroagatik; bete gabe, beraz. Izan ere, lanpostu horren garbitze lanak Cascanteko Udalarekin laguntzako kontratu administratiboa sinatua duen garbiketa enpresa baten esku daude, Udalaren eraikin eta instalazio gehienak garbitzeko.
Gainera, Udalaren plantilla organikoan bada lanpostu bat, lan araubideko garbiketako peoi batena, %12,5eko lanaldiarekin, Carmen Lizarbe Melero andreak 1997ko urtarrilaren 20tik betetzen duena, lanaldi partzialeko (5 ordu astean) kontratu mugagabe bat baitu Erretirodunen Elkarteko ekitaldi aretoa garbitzeko.
Kontuan hartuta Erretirodunen Elkartea garbitzea lan handia ez dela eta garbitzailea adinean aurrera doala, Cascanteko Udalari egokia iruditu zaio Erretirodunen Elkarteko ekitaldi aretoa garbitzeko lanpostua amortizatzea, zerbitzua hobeki antolatzeko eta errentagarriagoa izan dadin; orobat, Udalaren eraikin eta instalazioak garbitzeko Cascanteko Udalarekin laguntza kontratua sinatua duen enpresari esleitzea lan horiek; izan ere, enpresa horrek nahikoa baliabide baditu, bai giza bai teknika aldetik, lan horien ardura hartzeko baldintza hobeetan ekonomiaren zein antolaketaren ikuspegitik.
Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236, 271 eta 272. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:
Lehena: hasiera batean onestea Cascanteko Udalaren plantilla organikoko aldaketak, ondoren zehazten direnak:
a) Lan araubideko garbiketako peoi baten lanpostua, %50eko lanaldia duena, amortizatzea, Udalaren plantilla organikoan hutsik baitago.
b) Lan araubideko garbiketako peoi baten lanpostua, %12,5eko lanaldia duena, amortizatzea, Udalaren plantilla organikoan Carmen Lizarbe Melero andreak betetzen baitu.
Bigarrena: hasiera batez onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena: jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan."
Aditzera ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Cascanten, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.
Iragarkiaren kodea: L0818872