II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. 5. ordenantza. Behin-behineko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin-behinekoz onestea Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren (5. ordenantzaren) eranskineko aldaketa.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunez, haren aurkako erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.
Noain Elortzibarren, 2008ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0818954