II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
José María Aicua Marín jaunaren eta Noain Elortzibarko Udalaren arteko hirigintza hitzarmena, Noain Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 2. eremuko U.E. 2.3 unitatearen gainean. Hasierako onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2008ko abenduaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 2. eremuko U.E. 2.3 unitatearen hirigintza hitzarmena, José María Aicua Marín jaunaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkien oholean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluari eta hurrengoei jarraituz.
Noainen, 2008ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0818895