II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LEGARIA
Ordenantzen hasierako onespena: hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituena, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasei burukoa eta eraikinak lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari dagokiona
Legariako Udalak, 2008ko irailaren 25eko osoko bilkura arruntean, ondoko ordenantzak onetsi zituen hasiera batez: hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituena, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasei burukoa eta eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari dagokiona.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Legarian, 2008ko azaroaren 27an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0818956