4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

2009. urteko ekitaldiko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2008ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, legez behar den quoruma izanik, hasiera batez onestea erabaki zuen 2009. urteko ekitaldiko ordenantza fiskalak eta haietan egindako aldaketak, dagokien espedientean ageri den moduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak eta aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak eta aldaketak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Funesen, 2008ko abenduaren 11n.-Alkatea, Antonio Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L0818916