I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:
Carmen Vallejo Aisa, Catalina Jiménez Andreu, Pili Lucal Ojuel eta Miren Bakarne Arnedo Aguinaga andreek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 23an emandako 1458/2008 Ebazpenaren kontra. Haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, lehenengo solairua, Iruña).
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2008ko abenduaren 5ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0818793