4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Logopeda lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat proba berariazkoen bidez osatzeko deialdia, gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatu ahal izateko. Iragarkia:

María Inés Erneta Azanza andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, lehenengo solairua, Iruña).

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2008ko abenduaren 5ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0818792