39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LUZAIDE

Jarduera sailkatuari buruzko espedientea jendaurrean

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bostargi, S.L. Jarduera: Venta Xabi 3 merkataritza-gunea. Tokia: 1. poligonoko 80 eta 107. lurzatiak, Luzaideko Benten auzoan.

Luzaiden, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0911136