39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

14/2009 ERABAKIA, otsailaren 24koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko kazetaritzako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioko lehen ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia adierazten dituena.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, irailaren 25eko 83/2008 Erabakiaren bidez, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko kazetaritzako goi mailako tituluduna, A mailakoa, izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta horren oinarriak onetsi zituen. Erabaki hori 2009ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, azaroaren 27ko 99/2008 Erabakiaren bidez, deialdiko oinarrietan atzeman zen akats material bat zuzendu zuen. Erabaki hori 2009ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean.

Bestaldetik, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, urtarrilaren 15eko 1/2009 Erabakiaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Erabaki hori 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, deialdiaren 6.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia adierazten dira.

Horrenbestez, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortzen duen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen 32. artikuluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 50. artikuluaren bidez eskuratu dituen eskudantziak erabiliz, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, urtarrilaren 15eko bilkuran, Erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko kazetaritzako goi mailako tituluduna, A mailakoa, izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Oposizioko lehen ariketa 2009ko maiatzaren 6an eginen da, 10:00etan hasita, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pedro Mayo 2 eta 3 geletan, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, 31001 posta kodean.

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna horrela frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3. Erabaki hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Interesdunei aditzera ematen zaie erabakiaren kontra, aukeran, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal dela:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren osoko bilkuraren aurrean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2009ko otsailaren 24an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

Aldaya Fernández, Saioa

Alfonso Seminario, María Victoria

Ancín Erdozain, Sara

Arbilla Ruiz, Juan Ignacio

Ariztimuño Olagüe, Jon

Ausejo Moras, Lorena

Azcárate Ormaechea, María Lourdes

Bacaicoa Clemente, Maite

Bañuelos Olaverri, Ana Isabel

Calvo Rodríguez, Jara

Celigüeta Martínez, Laura

Ceniceros Barrado, Iñaki

Chamarro Cubillo, Laura

Chamorro García, Clara

Chivite Pérez, David

Cordón Martínez, Myriam

Domenech Linde, Mónica

Eguíllor Urtiaga, Raquel

Errea Irisarri, Alberto

Eseverri Iroz, María del Puy

Ezcurra Barrena, María Paz

Ganuza Hernández, Milagros

Garayoa Pérez, Susana

Gómez Álvaro, José Carlos

Gómez Rodríguez, Pedro

González Ramírez, José Ignacio

Gutiérrez Álvarez, José Ángel

Hernández Pérez, Jorge

Iraizoz Irurita, Maider

Juanmartiñena Fernández, Cristina

Larráyoz Lecumberri, Amaya

Leoz Muruzábal, Eva

López Jiménez, Ana

Lumbreras Lacarra, Gema

Martínez Itoiz, Joseba

Miguéliz Basterra, Nora

Moreno Seekatz, Eliana Ysabel

Orella Peinado, Nekane

Oroz Martija, José María

Otano Urra, Pablo Javier

Soto Bermejo, Ana Úrsula

Ullate García, Patrick

Urretagoiena Arruabarrena, Ainhoa

Vélez de Mendizábal Los Arcos, Asier

Vicondoa Álvarez, María Luz

Baztertuak:

Eskabidea eredu ofizialarekin bat ez etortzeagatik, nortasun agiri nazionalaren fotokopiarik gabe edo deialdian eskatzen den titulua gabe eta titulu hori lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen agiria gabe aurkezteagatik:

Hernández Armendáriz, Javier

(deialdiko 3.1 eta 3.2 oinarriak).

Eskabidea nortasun agiri nazionalaren fotokopiarik gabe eta deialdian eskatzen den titulua gabe edo titulu hori lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen agiria gabe aurkezteagatik:

Pérez de Albéniz Crespo, Marta

(deialdiko 3.2 oinarria).

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

Melgarejo Pulido, Laura

(deialdiko 3.1 eta 3,3 oinarriak).

Iragarkiaren kodea: F0911183