39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO
ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU
OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Mankomunitate honen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko lanpostu 1, B mailakoa, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko. Izendapena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2009ko otsailaren 27an, 18/09 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

''Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu 1, B mailakoa, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdiko (2008ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27koan, argitaratu zen hartako) hautaproben emaitzak ikusirik eta epaimahai kalifikatzaileak 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, argitaratutako izendapen proposamenari jarraituz,

Ebatzi dut:

Lehena.-Eranskinean agertzen den izangaia izendatzea, Mankomunitate honen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile lanpostuan jardun dezan, funtzionario gisa, hura izan baita oposizioa gainditu duen izangaia. Izendatuak deialdiko oinarriak bete beharko ditu.

Bigarrena.-Interesdunari izendapen hau jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik hasita, karguaren jabetza hartzeko, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Mankomunitate honen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzailea izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.-Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA

Armendáriz Valdemoros, Fermín.

Berriozarren, 2009ko martxoaren 2an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno de la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0911241