39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko erakunde autonomoen/patronatuen burutza eskuordetzea

Zizur Nagusiko Alkatetzak 2009ko otsailaren 20an eman 93/2009 Dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:

Udaleko erakunde autonomoen/patronatuen Estatutuetan haien burutza Alkatetza honi egozteko xedatzen dena gogoan izanik, eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan hartuta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan, 1.c) puntuan, xedatua,

Ebatzi dut:

1. Kultura eta Musikako Udaleko patronatuen/erakunde autonomoen burutza Udalbatzako kide hauen esku uztea:

1.-Kultura patronatua, César Lizaso Ulzurrun zinegotziaren esku.

2.-Musika Eskolaren patronatua, César Lizaso Ulzurrun zinegotziaren esku.

2. Eskuordetze horien berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko saioan.

3. Jakinaraz bekio, zuzenean, izendatuei, baina ebazpen hau sinatu eta biharamunean izanen du eragina.

Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 20an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0910749