39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Alkatea ordeztea

Zizur Nagusiko Alkatetzak 2009ko otsailaren 20an eman 94/2009 Dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:

Aurtengo otsailaren 24an eta 25ean, egun osoan, eta 26an, arratsaldeko 15:00ak arte, kanpoan egonen naizenez.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizun guztiak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki bere esku uzten dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzea zer gaitarako den aurtengo otsailaren 24tik hil bereko 26ko arratsaldeko hirurak arte; betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Ebatzi dut:

1. Lourdes Liras Garriz lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2009ko otsailaren 24tik 26ko arratsaldeko hirurak arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 20an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0910748