39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

665/2009 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 19ko 115/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2009ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Manu Esteban Asurmendi jauna, mahaikide titular gisa, eta Sabino Cuadra Lasarte jauna, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA-GOI MAILAKO EUSKARA TEKNIKARIA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

GORRICHO LABIANO, FRANCISCO JAVIER

HUARTE GARCIANDIA, SERGIO EDUARDO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0911978