39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

Lorezaintza Zerbitzurako taldeburua izendatzeko proposamena

Cintruenigoko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:

Lorezaintza Zerbitzurako taldeburua izendatzea

Ikusirik Lorezaintza Zerbitzurako taldeburua izendatzeko proposamena eta lehiaketa arautu zuten baldintzen 9.1 puntuan ezarriarekin bat.

Udalbatzak ondokoa erabaki du, aho batez:

1. Alberto Jiménez Chivite Lorezaintza Zerbitzurako taldeburu izendatzea.

Cintruenigon, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Adolfo Navascues Navascues.

Iragarkiaren kodea: L0910722